Frida-Marlon eta Jon-Jurgi bikoteak, Gaztiok pizturen pala txapelketako irabazleak

Juan Luis Romatet

Ikusleak atzoko pala txapelketako finaletan. (Utzitakoa)

Atzo arratsaldean jokatu zituzten Odieta pilotalekuan azken hiru astetan jokatu duten binakako pala txapelketa. 

Gaztiok piztu mugimenduak antolatutako binakako pala txapelketako finalak jokatu zituzten Odietan. Herri Eskolako frontoian jokatu behar zituzten, Odieta Musika Jaialdiko ekitaldi baterako gordeta zegoelako. Kontzertua Torreberrira lekualdatu zutenean, Odieta libre zegoela ikusita, bertan jokatu zituzten azkenean partidak.

Bi final jokatu zituzten atzokoan. Kategoria mistoan, Frida eta Marlon anai-arrebek 22 eta 15 irabazi zieten Zoihartze eta Oierri. Arratsaldeko bigarren finalean, Jon eta Jurgi izan ziren irabazleak, Kimetz eta Markeli 22 eta 15 emaitzarekin irabazita. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide