'La odisea' filma emango dute asteburuan Aita Mari aretoan

Juan Luis Romatet

Christopher Nolan zinemagile britainiarraren azken lana izango da ikusgai gaurtik astelehenera bitartean Zumaiako zinema aretoan. 

Homeroren kontakizunean oinarritutako La odisea filma emango dute asteburu honetan Aita Mari aretoan. Christopher Nolan zinemagile britainiarraren azken lana da, eta haren aginduetara egin dute lan egungo hainbat zinema izarrek, hala nola, Matt Damon, Tom Holland, Anne Hathaway edota Robert Pattinsonek.

Filmak ia hiru orduko iraupena du, eta gaurtik astelehenera bitartean emango dute, 19:30ean hasita. Sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide