Ligaxka amaitzear da Itzurungo pilota txapelketan

Juan Luis Romatet

Atzoko jardunaldiko lehen partidan aritu ziren pilotariak. (Utzitakoa)

Atzo arratsaldean jokatu zuten Larretxoko frontoian txapelketako ligaxka faseko azken aurreko jardunaldia. Datorren astelehenean jokatuko dituzte faseari amaiera emango dioten azken partidak. 

Amaitzear da ligaxka fasea Itzurungo esku pilota txapelketan. Atzo arratsaldean jokatu zituzten ligaxkako azken aurreko jardunaldiari zegozkion hiru partidak, eta datorren astelehenean, hilaren 10ean, jokatuko dute azken jardunaldia. Haren ondoren jokatuko dituzte finalerdiak eta finalak. 

Atzokoan honako emaitzak izan ziren:

Aparicio-Larburu, 22 / Igor-Justa, 17.

Saizar-Unanue 22 / Unai Etxabe-Urko, 10.

Olaizola-Eritz, 22 / Loinaz-Alto, 10.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide