Jaiotz Osaren 'Tupper' dantza emanaldia ikusteko aukera izango da gaur Odietan

Juan Luis Romatet

Itzel Vela eta Marina Alonso, 'Nahas' laneko dantzariak. (Utzitakoa)

Zumaiarra koreografo duen ikuskizunaz gain, Nahas izeneko beste dantza emanaldi bat ere ikusteko aukera izango da, 20:00etan, Odietan, Zumaiako Musika Jaialdiaren barruan.

Azken urteotan egin bezala, Zumaiako Musika Jaialdiak dantza garaikideari ere tartea egingo dio bere egitarauan. Gaur, 20:00etan hasita, bi ikuskizun aurkeztuko dituzte Odieta pilotalekuan, Fabian Thomeren Nahas, eta Osa eta Mujikaren Tupper.

Nahas ikuskizunean, oreka fisikoa eta mentala pertsonen arteko loturari estuki lotuta dagoen mundu batean, bi emakume boteretsuk harreman sinbiotiko bat aurkitzen dute antzinako erritual baten bidez. Fabian Thome koreografoaren lana da Nahas, eta Itzel Vela eta Marina Alonso izango ditu dantzari. 

Tupper, aldiz, Jaiotz Osa zumaiarrak eta Xabier Mujikak ezohiko espazioetarako sortutako laugarren lana da. Hiru dantzari aterako dira jendartera 13 minutuko lana dantzatzera: Rafke van Houplines, Paula Parra eta Jaiotz Osa bera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide