Musika barrokoko emanaldi batekin amaitu da aurtengo Zumaiako Musika Jaialdia, bere historiako 42.a. Ohi bezala, Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertu bat hartu du Zumaiak, eta aurtengoan musika barrokoko lanak entzun ahal izan dira San Pedro Parrokian.
Andaluziatik etorritako proposamena entzun ahal izan zen atzokoan. Carlos Rios kontratenoreak, Dario Tamayo zuzendari duen Íliber Ensemble taldearen laguntzarekin, Haendel, Vivaldi edota Hasseren lanak abestu zituen. Parrokira hurreratu ziren musikazaleek txalo artean agurtu zituzten abeslaria eta musikariak.