Hondarrezko eskulturen tailerra egingo dute bihar Santiago hondartzan

Juan Luis Romatet

Hondarrezko eskulturen tailerraren artxiboko irudia. (Felix Aizpurua)

Hondarrarekin animalien eskulturak egiten ikasiko dute haurrek. Tailerra Santiago hondartzan egingo dute, 11:00etatik 13:00etara bitartean. 

Hondarrezko eskultura tailerraren bi hitzordu programatu dituzte abuzturako, eta horietatik lehena bihar bertan egingo dute, Santiago hondartzan –hurrengoa abuztuaren 25ean izango da–. Goizean egingo dute jarduera, 11:00etatik 13:00etara bitartean, eta etxeko txikienei zuzenduta egongo da nagusiki. Hondarra erabiliz, animalien irudiak egiten arituko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide