Final laurdenetako bi jardunaldi jokatuko dituzte aste honetan Etxabe Dinastia txapelketan

Juan Luis Romatet

Pasa den astean jokatutako bigarren jardunaldiko irudia. (Javier Carballo)

Gaur eta datorren ostegunean jokatuko dituzte Etxabe Dinastiako final laurdenetako hirugarren eta laugarren jardunaldiak. Bietan ere partidak 21:00etan hasiko dira Aitzuri pilotalekuan.

Etxabe Dinastiako final laurdenetako partidak jokatuko dituzte aste honetan Aitzuri pilotalekuan. Gaur hirugarren jardunaldiko neurketak izango dira jokoan, eta ostegunean jokatuko dituzte laugarren jardunaldiari dagozkionak. Bietan ere pilota jaialdiak 21:00etan hasiko dira.

Gaurko jaialdian, jubeniletan, Paraguayo VII.a-Artetxe eta Oses-Olano izango dira aurrez aurre. Ondoren, elite mailan, Irribarria II.a-Balerdi eta Arribillaga-Santesteban lehiatuko dira. Irribarria II.ak pasa den astean zuen partida, baina eskuko mina dela eta ezin izan zuen jokatu. Gaurkoan hasiera batean iragarrita zegoen Gutierrezen ordez jokatuko du.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide