Eduardo Agirrek eta Cosme Agirrek irabazi dute padel txapelketa

Juan Luis Romatet

Larunbateko finalean aritu ziren lau kirolariak. (Utzitakoa)

Larunbatean jokatu zuten Lubaki kiroldegiko pistan apiriletik hona jokatu den padel txapelketako finala. Eduardo Agirre eta Cosme Agirre izan dira aurtengo irabazleak.

Pasa den larunbatean eman zuten amaitutzat aurtengo padel txapelketa, Lubaki kiroldegiko pistan jokatutako partidarekin. Eduardo Agirre eta Cosme Agirre, Iñigo Aldai eta Gorka Agirreren aurka aritu ziren finalean, eta lehenak izan ziren garaile 7-6 eta 6-3 emaitzarekin. 

Txapelketa pasa den apirilean abiatu zuten, hilaren 27an hain zuzen, eta hamasei bikote aritu dira lehian, herenegun jokatutako finalera heldu arte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide