Hondarrarekin animalien figurak egiten aritu dira haurrak Santiagon

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 11

Hondarrezko eskulturen tailerra egin dute gaur eguerdi partean, Santiago hondartzan. Andoni Bastarrikak gidatu du abuztuan emango dituen bi tailerretatik lehena. Hurrengoa abuztuaren 25ean egingo dute.

Azken urteotan egin bezala, hondarrezko eskulturen tailerra egin dute Santiago hondartzan. Ohi bezala, Andoni Bastarrikak gidatu du jarduera, eta gaurkoa abuztuan zehar emango dituen bi saioetatik lehena izan da; hurrengoa abuztuaren 25ean egingo dute, ordu berean, 11:00etatik 13:00etara bitartean. 

Eguraldia lagun zutela aritu dira haurrak hondarra eskutan hartu eta animalien figurak egiteko: krokodiloak, izurdeak, karramarroak, etab. Astearte goizerako plan polita aurkitu dute haurrek zein haien gurasoek.

(argazkiak: Felix Aizpurua eta Josune Herrarte) 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide