El sueño americano izeneko filma ikusteko aukera izango da asteburuan Aita Mari zineman. Anthony Marciano gidoilari eta zuzendariaren lana da hura, eta Jean-Pascal Zadi eta Raphaël Quenard ditu aktore lanetan. Filma ostiraletik astelehenera bitartean emango dute, 19:30ean. Sarrerak aurrez erosi ahal izango dira sarrerakzumaia.eus webgunean.
Benetako gertaera batean oinarritzen da filma. Jeremyk Amiens hiriko bideoklub batean egiten du lan; Bouna, bere aldetik, Orlyko aireportuko garbitzailea da. Biek ere ingeles maila kaskarra dute, ez dute dirurik ez kontakturik, baina hala ere NBA saskibaloi ligako agente esanguratsuak bihurtu ziren.