Txalupa zerbitzua eten dute belaontzi bat Saraune parean enkaiatu eta gero

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 14a

Belaontzia pantalanean enkaiatuta. (Utzitakoa)

Belaontzi bat Sarauneko pantalan parean enkaiatuta geratu da, eta itsasgorarekin askatu arte txalupa zerbitzurik ez da izango moila eta kirol portuaren artean.

Zumaiako itsasadarrean, kirol portua eta Txomin Agirre kaia lotzen dituen txalupa zerbitzua eten egin behar izan dute arratsaldeko lehen orduetan, belaontzi bat Sarauneko zabalguneko pantalan parean enkaiatuta geratu eta gero. Horren ondorioz, txalupak ezin zuen pantalanera gerturatu, eta zerbitzua etetea erabaki dute. 

Udal ordezkariek adierazi dutenez, itsasgorarekin ontzia askatuko dela espero dute, eta une horrekin berrekingo dute zerbitzuarekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide