Kandido Uranga zumaiarrak eta Karra Elejalde gasteiztarrak bat egingo dute zinema pantailan. Julio Medemen Vacas (1992) filmean aritu ziren biak, eta orain Donostiako Zinemaldian estreinatuko duten El triplete film laburrean aritu dira. Zahartzaroko adiskidetasun istorioa kontatzen du filmak.
Rodrigo Olmedo zinemagile badajoztarraren aginduetara egin dute lan Urangak zein Errejaldek. Olmedok berak idatzitako filma da, Bartzelonan filmatu dute oso-osorik, eta Espainiako zinemagintzako talentu berriak saritzea helburu duen Audi Future Stories liehiaketa irabazi du, seigarren edizioan.
Produkzioa dagoeneko amaituta, filma irailaren 18an hasiko den Donostiako Zinemaldian estreinatuko dute.