Taldeka lehena izan da Itxas Gain Kantabrian jokatutako itsas kayak txapelketan

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 16a

Itxas Gaineko taldea, atzo SantoƱatik bueltan. (Utzitakoa)

Santoñan (Kantabria, Espainia) jokatu zuten atzo Villa de Santoña nazioarteko itsas kayak proba, eta Zumaiako kluben taldeen artean onena izan zen. 

Kantabria aldera egin zuen atzo Itxas Gain klubeko piraguista talde batek. Villa de Santoña nazioarteko itsas kayak probaren hirugarren aldia zen atzo jokoan. Kantabriako VI. Itsas Kayak txapelketa ere izan zen atzoko hitzordua. Bertan, Zumaiako piraguismo klubeko kideek emaitza onak lortu zituzten, eta horiei esker taldekako lehen postuari dagokion saria jaso zuten.

K1ean, maila absolutoan, Maite Etxabe lehena izan zen. 23 urtez azpikoetan, gizonetan, Asier Aizpurua lehena izan zen eta Haritz anaia bigarren. Beterano B mailan, Iñaki Fernandez lehena izan zen, Oier Aizpurua bigarren, Iosu Agirrezabalaga hamargarren eta Josu Etxaniz hemezortzigarren. K2 mistoan, berriz, Amaia Aizpurua eta Iosu Urbistondo azkarrenak izan ziren. 

Emaitza horiei esker, Itxas Gainek 184 puntu lortu zituen, eta lehena izan zen taldekako sailkapenean, Piraguismo Santander eta Kayak Bahia de Santoña kluben aurretik. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide