Afrikar jatorriko musika entzuteko parada izan zen atzo iluntzean San Pedro parrokian Aba Taano gospel taldearen eskutik. Aurreko astean Zarautzen izan ziren kantuan, eta aste honetan Zumaian egin dute geldialdia. Ongintzazko emanaldia izan zen atzokoa, eta ekitaldiaren amaieran, parrokira bertaratu ziren entzuleen borondatezko ekarpena jaso zuten, Música para Salvar Vidas Kirekan (Uganda) kokatutako proiekturako.
Askotariko estiloetako abestiak entzuteko aukera izan zuten atzo iluntzean parrokira bertaratu ziren herritarrek, baina Euskal Herriko kulturari ere keinua egin zioten abeslariak, Mikel Laboaren Txoriak txori aski ezaguna abestuz.