Astebete atzeratu dituzte Itzurungo pilota txapelketako finalak

Julene Sorarrain 2026ko abuztuaren 21a

Astelehenean jokatutako finalerdiko irudi bat. (utzitakoa)

Gaur arratsaldean Larretxoko pilotalekuan jokatzekoak ziren finalak astebete atzeratu dituzte, alegia, abuztuaren 28ra. Jurgi eta Txortena lehiatuko dira egun horretan, Olaizola eta Eritzen aurka.

Dagoeneko zehaztu da zein pilotarik jokatuko dituzten Itzurungo pilota txapelketako finalak. Hain zuzen ere, Jurgi eta Txortenak neurtuko dituzte indarrak Olaizolaren eta Eritzen aurka. 

Hala erabaki zen pasa den astelehenean jokatu ziren finalerdietan. Hain justu, Jurgik eta Txortenak 22-16 irabazi zien Saizar eta Unanueri. Bigarren partidan, berriz, Olaizola eta Eritz gailendu ziren, 22-13 emaitzarekin, Loinazen eta Altoren aurka lehiatu ostean.

Gaur arratsaldean jokatzekoa zen finala, ordea, astebete atzeratu dute. Hortaz, norgehiagoka handia abuztuaren 28an izango da, 19:30ean hasita Larretxoko pilotalekuan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide