Baditu irabazleak Zumaia eta Sakoneta arteko itsas kayak estropadak

Julene Sorarrain eta Gorka Eizagirre

Lander Rodriguezek, Itxas Gain elkarteko kide Oier Aizpuruak eta Aritz Fernandezek osatu dute Zumaia-Sakoneta-Zumaia itsas kayak estropadako podiuma. Itsasoaren baldintzak, ordea, ez ziren egokienak izan, eta parte hartzaileek, Sakonetara joan-etorria egin beharrean, Getariarantz egin behar izan zuten arraunean atzoko jardunaldian. 

Giro ederrean jokatu zuten atzo arratsaldean Zumaia-Sakoneta-Zumaia itsas kayak estropada. Itxas Gain Piraguismo Elkarteak antolatu zuen hitzordua, Euskadiko eta Gipuzkoako federazioen laguntzarekin. Itsasoaren baldintzak, ordea, ez ziren egokienak izan, eta parte hartzaileek, Sakonetara joan-etorria egin beharrean, Getariarantz egin behar izan zuten arraunean. Guztira, 12 kilometroko ibilbidea osatu zuten.

Arratsaldeko 16:00etan abiatu ziren, eta ordu erdi pasatxoan hasi ziren lehen parte hartzaileak helmugara iristen. Podiuma, hain zuzen ere, Lander Rodriguezek (36.24,41), Itxas Gain elkarteko kide Oier Aizpuruak (37.14,72) eta Aritz Fernandezek (38.01,34) osatu zuten.

(Argazkiak: Gorka Eizagirre).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide