Orkak ikusi dituzte Zumaia parean

Maddi Txintxurreta

Pasa den igandean lau orka ikusi zituzten Zumaia parean, mendebalderantz igerian. Baleak ikusteko irteerak antolatzen dituen Bizkaiko Verballlenas enpresak zabaldu ditu irudiak.

Zumaia parean, itsasoan, lau orka ikusi zituzten pasa den igande arratsaldean. Aitor Azkarate izeneko herritar batek hartu zituen irudiak, eta baleak ikusteko irteerak antoaltzen dituen Bizkaiko Verballenas enpresak zabaldu ditu bere sare sozialetan. 

Enpresa horrek azaldu duenez, Zarauzko estropadak ikustetik Bermeora (Bizkaia) itzultzen ari zela ikusi zuen orka familia Azkaratek, animaliak mendebalderantz igerian ari zirela. Orka Iberikoaren Lantaldea abisatu zuten, hala ere, erakunde horrek konfirmatu zuen Zumaian ikusitakoak ez direla orka iberikoak, horiek baino handiagoak baitira. Horietatik bi aurrez identifikatutako ezpalartak direla jakinarazi zuen, Valkyria eta Freya eta Erresuma Batutik eta Eskoziatik iritsi ziren Zumaia parera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide