Udazkenarekin batera bueltatuko dira Foronda kultur etxean eskaintzen dituzten ikastaroak. Udaberriaren amaierara bitartean eskainiko dituzte ikastaroak eta tailerrak kultur etxean, eta haietarako izen ematea bihar bertan zabalduko dute. Interesdunek izena online eman beharko dute, www.zumaia.eus webgunean. Irailaren 7an irekiko dute izena emateko epea, eta hilaren 14an amaituko da.
Ikastaroetan eskainiko dituzten tokiak baino eskaera gehiago badaude, herritarrek izango dute lehentasuna; ondoren, zozketa egingo dute. Informazio gehiagorako, Alondegia kultur etxera jo dezakete herritarrek, goizeko 09:30etik 14:00etara bitartean (943-86 10 56 / alondegia@zumaia.eus)
Honakoak izango dira eskainiko dituzten ikastaroak:
Oinarrizko pintura haurrentzat (LH3-DBH4)
- Talde bat.
- Astelehena eta asteazkena, 18:30etik 20:00etara.
- Prezioa: 229,50 euro.
Pintura
- Bi talde.
- Astelehena eta asteazkena, 18:30etik 20:00etara.
- Asteartea eta osteguna, 15:00etik 16:30etara.
- Prezioa: 229,50 euro.
Oinarrizko zeramika
- Bi talde.
- Asteartea eta asteazkena.15:30etik 17:00etara eta 17:00etatik 18:30era.
- Prezioa: 240,50 euro.
Zeramika aurreratua
- Bi talde.
- Asteartea, 09:00etatik 12:00etara.
- Astearte eta asteazkena, 18:30etik 20:00etara.
- Prezioa: 240,50 euro.
Yoga
- Bi talde.
- Astelehena eta asteazkena, 10:00etatik 11:30era eta 18:30etik 20:00etara.
- Prezioa: 218,60 euro.
Yoga jubilatu eta pentsiodunentzat (Torreberrin)
-
- Bi talde.
- Astearte eta ostegunetan, 09:15etik 10:30era eta 10:45etik 12:00etara.
- Prezioa: 101,85 euro.
Egur taila
- Talde bat
- Asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara.
- Prezioa: 229,50 euro.