Arraunean hasi nahi duten haurrei eta gaztetxoei zuzendutako bilera egingo dute irailaren 7an

Maddi Txintxurreta

Telmo Deuneko emakumeen trainerua, Zarauzko IkurriƱa estropadan. (Arnaitz Rubio Aprea)

12 eta 17 urte arteko haurrei eta gazteei zuzendu zaie Telmo Deun arraun elkartea, arraun egiten ikasteko eta klubeko ontzietan aritzeko. 

Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak harrobia indartzen segitu nahi du, horregatik, dei berezia egin die klubak Zumaiako eta inguruko herrietako haurrei eta gazteei arraunean aritzen ikasteko eta etorkizun hurbil batean Zumaiako ontzietan aritzeko. Irailaren 7rako antolatu dute lehenengo bilera interesa izan dezaketen gazteekin: 18:00etan izango da, arraun elkartean.

Bestalde, elkartekoek jakinarazi dutenez, 12 urtetik beherako haurrak ere hartuko dituzte, nahiz eta horiek ezin duten Gipuzkoako batel denboraldian parte hartu. Hala ere, horiei zuzendutako arraun topaguneak izaten direla gogorarazi dute.

Herritarrek informazio gehiago jaso dezakete 623 48 32 78 telefonora deituta, telmodeunae@gmail.com posta elektronikoko helbidera idatzita, Instagram bidez @telmodeun_ae kontuan, eta klubak Itsas kiroldegian duen lokalera bertaratuta. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide