Itsas kayakeko Europako txapelketa jokatuko dute Itxas Gaineko piraguistek

Maddi Txintxurreta

Itxas Gaineko kideak, Bresten. (Utzitakoa)

Bresten (Frantzia) daude Itxas Gain klubeko zenbait piraguista, han ari baitira jokatzen itsas kayakeko Europako txapelketa.

Gaur hasiko dira Itxas Gain klubeko piraguistak Bresten, Frantzian, egiten ari diren itsas kayakeko Europako txapelketan lehiatzen. Zumaiako taldeko piraguistek 25 kilometroko ibilbidea osatuko dute, Kerhornouko hondartzatik Portsall-era, eta ohartarazi dutenez, baldintza gogorrei aurre egin beharko diete.

2026ko Itsas Kayakeko Europako Txapelketa  abuztuaren 24an hasi zen eta larunbatean amaituko da. K1 kategoriako kirolariak lehiatuko dira gaur, eta bihar egingo dituzte binakako probak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide