Olagarro Eguneko argazki rallyaren 20. edizioa izango da aurtengoa

Maddi Txintxurreta 2026ko abuztuaren 30a

Iazko Olagarro Eguneko argazki rallyko sari banaketa (Miriam Romatet)

Irailaren 19an izango da aurtengo Olagarro Eguna, eta ohi bezala, haren egitarauaren barruan argazki rallya antolatu dute udalak eta Distira argazki elkarteak. Lehiaketaren 20. edizioa izango da aurtengoa.

Aurtengo Olagarro Eguna irailaren 19an izango da, larunbatez, eta programaren baitan ez du hutsik egingo udalak eta Distira argazki elkarteak antolatzen duten argazki rallyak. Aurtengoa, gainera, lehiaketaren 20. aldia izango da.

Argazkizale orok hartu ahal izango du parte rallyan, beti ere, kamera digitalekin. Goizetik eguerdira bitartean egingo dituzte argazkiak parte hartzaileek, eta behin epea amaituta aurkeztu beharko dituzte, ondoren epaimahaikideek aztertu al ditzaten.

Izen ematea lehiaketaren egunean izango da, goizeko 09:00etatik 10:00etara, Alondegiko Oxford, eta momentu horretan emango diete aurtengo rallyaren gaiaren berri argazkilariei. Parte hartzaileek egiaztatu beharko dute beren kameren memomia txartelak hutsik daudela argazkiak egitera atera aurretik. Parte hartzea dohainik izango da.

Txartelak 13:00etatik 14:00etara deskargatuko dituzte Oxforden. Nahi adina argazki egiteko aukera izango da, baina parte-hartzaile bakoitzak 5 argazkiz osaturiko bilduma aurkeztu beharko du; gai bakoitzeko argazki batez osatuko dute bilduma. Hautaketa egiteko, mezu elektroniko bat bidali behar da olarroeguna@gmail.com helbidera, irailaren 27a baino lehen. Bertan, parte-hartzailearen zenbakia eta gai bakoitzerako aukeratu den argazkiaren artxibo izenak zehaztuko dira.

Sari banaketaren data aurrerago jakinaraziko dute antolatzaileek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide