Udal liburutegiak neguko ordutegia izango du gaurtik aurrera

Maddi Txintxurreta 2026ko abuztuaren 31

Liburutegia. (Zumaiako Udala)

Uda sasoiko ordutegia atzean utzita, negukoa sartuko da gaur indarrean Alondegiko Udal liburutegian, haurren liburutegian zein helduenean. 

Udazkena hurbiltzearekin batera, ordutegiak ere aldatzen hasiak dira udal zerbitzu batzuetan, eta Alondegia kultur etxean kokatzen den Udal liburutegian neguko ordutegiarekin egingo dute lan gaurtik aurrera.

Honako ordutegia izango du liburutegiak aurrerantzean:

  • Haurren Liburutegia: astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 9:30etik 13:30era.
  • Helduen Liburutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etik 20:00etara, eta larunbatetan 9:30etik 13:30era.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide