Elikagai ekologikoen azoka Zumaiara heldu da gaur

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 28a

Eusebio Gurrutxaga plazan jarritako postuetara gerturatu direnek tokiko eta gertuko produktu ekologikoak erosteko aukera izan dute, baita azokan erositako elikagaiekin errezeta ezberdinak egiten ikastekoa ere.

Elikagai Ekologikoen Azoka bisitazeko aukera izan dute gaur herritarrek eta bisitariek. Biolur elkarteak antolatu du hitzordua, Zumaiako Udalaren, Urkomeren eta ENEEK-Ekolurra Kontseiluaren laguntzarekin, eta besteak beste, barazkiak, gaztak, eztia, ogia eta bestelako produktu ekologikoak egon dira salgai Eusebio Gurrutxaga plazan. Jende ugari hurbildu da bertara eta goiz paregabeaz gozatzeko beta izan dute. 

Gainera, 12:00etatik 14:00etara, sukaldaritza saioa eskaini du Miriam Chefintegrativak, eta azokan bertan erositako elikagaiekin errezeta ezberdinak egiten erakutsi die bertaratu direnei. Herritarrek prestatutako jaki goxoak probatzeko eta nola egin ikasteko aukera izan dute.

Biolur elkartearen arabera, azokak "ekoizpena eta kontsumoa lotzeko topagune ezin hobeak" dira, eta ekoizleekin harremanak eraikitzeko, elikagaiak ezagutzeko eta agroekologiaren inguruan ikasteko aukera ematen dute. Horrenbestez, azoka horrek berak Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako hainbat udalerri bisitatuko ditu abuztutik urrira bitartean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide