Amaitu da Itzurungo eskuz binakako pilota txapelketa. Atzo iluntzean jokatu zituzten hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida eta final handia, eta giro polita sortu zen Larretxoko frontoi txikian.
Aurreneko partida 22-13 amaitu zen Loinaz-Agirregabiriaren alde. Hirugarren izan ziren horiek, eta Saizar-Unanue gelditu ziren laugarren tokian. Agirregabiria Altoren ordez aritu zen atzokoan.
Finalean, berriz, estu joan zen partida, eta amaierara arte egon zen emozioa, tanto bakar batengatik irabazi baitzuen lehia Eritz-Olaizola bikoteak Txorten-Etxaberen aurka, 22-21.
Ligaxkan ere Eritz-Olaizola geldituak ziren nagusi, eta bigarren postua ere Txorten-Etxaberentzat izan zen.
(Argazkiak: Sara Utrera)