Abian dira Arritokietako bederatziurrenaren elizkizunak

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 31

Arritokietako bederatziurrena, artxiboko irudian.

Hurrengo asteartean, hilaren 8an, ospatuko dute Arritokietako Ama Birjinaren eguna. Ordura arte, bederatziurreneko errezoak eta elizkizunak egingo dituzte. 

Irailaren 8an ospatuko dute Arritokietako Ama Birjinaren eguna, eta atzotik abian da haren harira egiten den bederatziurrena. Egun hura heldu arte, bederatzi egunez egingo dituzte errezoak eta elizkizunak Arritokietako ermita eta San Pedro parrokia artean. 

Hala, atzo hasi eta irailaren 6ra bitartean, bederatziurrena errezatuko dute Arritokieta ermitan, goizeko 07:45ean. Ondoren, 08:00etan, meza izango da ermita bertan. Egun horietako arratsaldetan, parrokian egingo dituzte elizkizunak: 18:30ean bederatziurrena eta ordu erdi geroago, 19:00etan, meza. 

Irailaren 6an, igandean, parrokian egingo dituzte elizkizunak: 10:30ean bederatziurreneko errezoa eta 11:00etan meza nagusia. 

Hilaren 7an, astelehena, elizkizunak Arritokieta ermitan egingo dituzte: 07:45ean bederatziurrena izango da eta 08:00etan, meza. Arratsaldez ere izango dira elizkizunak: 18:30ean bederatziurrena, 19:00etan meza, eta haren amaieran Truebak konposatutako Salbea abestuko dute. 

Irailaren 8a da Arritokietako Ama Birjinaren eguna, eta egun horretan elizkizun bana izango da Arritokietan zein San Pedro parrokian: 09:00etan Arritokietan egingo dute eta 11:00etan parrokian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide