Hirugarren izan da Janire Gonzalez-Etxabarri Galizian, Pantin txapelketan

Juan Luis Romatet 2026ko irailaren 1a

Janire Gonzalez-Etxabarri, Galizian jokatutako proban. (Masurel)

Galizian jokatu dute azken egunotan Qualifying Series 6,000 International zirkuituari hasiera eman dion surf txapelketa. Zumaiarrak ezin izan du finalerdietako langa gainditu, eta hirugarren sailkatu da. 

Mundu mailako surf ligaren (WSL) barruan antolatutako Qualifying Series 6,000 International zirkuituari hasiera eman dion proba jokatu dute azken egunotan Galiziako uretan, Pantin Classic Galicia Pro txapelketa, hain zuzen. Lehiatu diren surflarien artean zumaiar bat izan da, Janire Gonzalez-Etxabarri, hain zuzen. Hirugarren postuan amaitu du zumaiarrak Galizia aldean. 

Qualifying Serieseko Europako adarreko buruan dela aritu da Gonzalez-Etxabarri Pantin klasikoan. Metro inguruko altuera zuten olatuen gainean egin behar izan dituzte maniobrak surflariek.. Azken 64ko txandan hasi zuen lehia zumaiarrak, eta bere txandak irabaziz heldu zen finalerdietara. Han Maria Salgado portugaldarra izan zuen aurkari, eta hark itxi zion finalerako atea Gonzalez-Etxabarriri: 12,16 puntu egin zituen Salgadok eta 9,27 Gonzalez-Etxabarrik. Finalera heldu ez bazen ere, hirugarren postu on bat lortu du zumaiarrak Galizian. 

Kategoriako sailkapeneko buruan jarraitzen du Janire Gonzalez-Etxabarrik Pantin txapelketa jokatu ondoren. 7.660 puntu ditu zumaiarrak. Bigarren, justu Galizian irabazi zion Maria Salgado dago, 5.740 punturekin. Hurrengo hitzordua Portugalen izango du Gonzalez-Etxabarrik, gaurtik igandera bitartean jokatuko duten Xacobeo Norte Surf Fest txapelketa, alegia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide