Boxeo denboraldia hasi du Zumaia Cuban Boxing klubak

Juan Luis Romatet 2026ko irailaren 1a

Udan egindako boxeo jaialdiko irudia. (Juan Luis Romatet)

Gaur bertan ekingo diete helduen entrenamenduei. Haurren saioak, aldiz, datorren astean hasiko dira. Izen-ematea zabalik dago jada. 

Bueltan dira dagoeneko boxeoko jarduerak udako oporren ostean. Helduentzako eta haurrentzako boxeo entrenamenduak prestatu ditu Ruben Arredondok gidatzen duen Zumaia Cuban Boxing klubak. Helduen kasuan, gaur bertan ekingo diete entrenamenduei; haurren saioak, aldiz, datorren astean hasiko dira. 

Helduek goizeko eta arratsaldeko saioen artean aukeratu ahal izango dute. Hala, astelehenetan eta asteazkenetan goizez izango dira entrenamenduak, 10:45etik 11:45era bitartean; astearte eta ostegunetan, berriz, arratsaldez, 19:30etik 20:45era. 

Haurrek, 9 urtetik gorakoek, arratsaldetan izango dute beraien txanda, astelehen eta asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Haurren entrenamendu saioei irailaren 7an emango diete hasiera. 

Boxeo jardueretan parte hartu nahi dutenek 606 10 76 33 telefono zenbakira deitu dezakete izena emateko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide