Kontxako estropadak jokatuko dituzte irailaren 6an eta 13an, Donostian. Arraunzale kopuru handia bilduko da hiriburuan, eta jendearen joan-etorria errazteko tren zerbitzua areagotuko du Euskotrenek aipatu bi igandeetan. Goizetan indartuko du zerbitzua; arratsaldez, bestela ere, ordu erdiro izango dira trenak Donostiatik bueltatzeko.
Irailaren 6an eta 13an, goizez, honako orduetan abiatuko dira trenak Zumaiatik Donostiara artean: 08:00, 08:30, 09:00, 09:11, 09:30, 10:00, 10:30 eta 11:00etan.
Zehaztasun gehiago nahi duten erabiltzaileek Euskotrenen APP ofizialean eta www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean kontsulta dezakete ordutegiak.