Bi film ikusteko aukera izango da asteburu honetan ere Aita Mari aretoan: helduentzat eta haurrentzat film bana programatu dute. Sarrerak aurrez erosteko aukera izango da sarrerakzumaia.eus webgunean.
Gaurtik astelehenera bitartean, 19:30ean, Palestina 36 filma emango dute. Nazioartean arrakasta izan duen pelikula horrek Palestinan 1936an gertatutakoa kontatzen du: urte hartan hasi zen Arabiar Matxinada Handia, eta palestinarrak jasan zuten indarkeria jasotzen du Hiam Abbassek zuzendutako pelikulak.
Igandean, berriz, Gurenagi familiaren errezetak animazioko filma programatu dute haurrentzat. 17:00etan hasiko da emanaldia.