Zirkua eta antzerkia uztartzen dituen Txondor plaza ikuskizuna ekarriko du bihar Argimalutak konpainiak Zumaiara. Egileek "landa-antzerki" gisa definitzen duten emanaldia Odietan izango da, 19:00etatik aurrera.
Udabiltzak hauspotzen duen Geuretik Sortuak egitasmoaren barnean sortu zuten Txondor plaza Argimalutak taldekoek. Antzerki horrek Tasio pelikula du inspirazio iturri, eta ikazkinaren ogibidea eta bizitza aitortzea du helburu.