Udalak "datozen egunetan" hasiko ditu Urola plaza berrurbanizatzeko lanak

Maddi Txintxurreta

Urola plaza.

"Aurki" hasiko dituzte Urola plazako berrurbanizazio lanak, eta lau asteren buruan amaitzea espero dute.

Urola plazako komunaren ingurua, oinezkoen bidea eta autobusen geralekua berrurbanizatzeko lanak "datozen egunetan" hasiko direla jakinarazi du Zumaiako Udalak.

Sasoi Eraikuntzak SL enpresak egingo ditu lanak, 37.540 euroko aurrekontuarekin, eta lau asteren buruan amaitzea espero dute.

Plaza horretan uda sasoian egoten den komuna kendu egin dute lanak hasi ahal izateko. Dena den, udalak jakinarazi du obra amaitutakoan komun finkoa izango dela Urola plazan urte osorako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide