Konpostajeaz ikasteko aukera izango da gaur Zumaiako Baratze Parkean, Furgobaratzaren eskutik

Maddi Txintxurreta

Furgobaratza.

Baratzeak mantentzeko aholkuak emateaz gain, konpostajeari buruzko tailer bat ere eskainiko dute bisita horretan. 18:00etatik aurrera izango da Furgobaratza Zumaiako parkean. 

Furgobaratza Zumaiako Baratze Parkean izango da gaur arratsaldean, 18:00etatik 19:30era. Kimu Bat enpresako profesionalek baratzeak mantentzeko aholkuak emango dizkiete haien erabiltzaileei, eta horiez gain tailer bat ere emango dute, konpostajearen inguruan, hain zuzen ere. 

Baratzeetako erabiltzaileez gain edozein gerturatu daiteke tailerrera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide