Arritokieta kalea itxiko dute gaur eguerdian ordu eta erdiz

Maddi Txintxurreta

Arritokieta kalea. (Juan Luis Romatet)

Alde Zaharreko kalea 12:00ak eta 13:00ak artean moztuko dute, ordu eta erdiz. Deskarga lanak egingo dituzte tarte horretan.

Zumaiako Alde Zaharreko Arritokieta kalea trafikoari moztuta egongo da bihar eguerdian, udalak jakinarazi duenez. 12:00ak eta 13:00ak artean itxiko dute kalea, ordu eta erdiz.

Bitarte horretan, kamioi bat Komentuko kaperaren harmailak eta besaulkiak deskargatzen ariko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide