Jai Alai ligako finalaurrekoa jokatuko du Frida Watkinsek hilaren 21ean

Maddi Txintxurreta

Frida Watkins, Durangoko Winter Seriesean. (Eraman)

Irailaren 21ean jokatuko du Frida Watkinsek Jai Alai ligako finalaurrekoa, Maite Ortiz de Mendibilekin bikotea osatuta. Hilaren 28an jokatuko dituzte ligako finalak.

Frida Watkins Zumaiako puntistak Jai Alai ligako azken fasea jokatuko du Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan. Egungo puntistarik onenak lehiatuko dira datorren astelehenean eta hilaren 21ean jokatuko dituzten finalaurrekoetan, eta irailaren 28an izango dira final handiak.

Txapelketa urrian hasi zen eta, geroztik, 260 partida ofizial jokatu dituzte pilotariek Euskal Herriko, Frantziako eta Floridako (AEB) frontoietan. Gizonen nahiz emakumeen sailkapenetako launa jokalari sailkatu dira finalaurrekoetara, horien artean, Frida Watkins zumaiarra. Watkinsek 3.140 puntu bildu ditu hamar txapelketa puntuagarrietan, eta bigarrena da atzelarien sailkapen orokorrean, Arai Lejardiren atzetik.

Maite Ortiz de Mendibilekin bikotea osatuta, irailaren 21ean jokatuko du Frida Watkinsek Jai Alai ligako finalaurrekoa. Ihart Arakistain eta Maia Goikoetxea izango dituzte aurrez hilaren 28ko finalera sailkatzeko lehian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide