Physis versus Nomos taldeak kontzertua emango du gaur Inpernupen

Maddi Txintxurreta

Physis versus Nomos taldeko kideak, Zarautzen. (Julene Sorarrain)

Physis Versus Nomos taldeak kontzertua eskainiko du gaur Inpernupe tabernaren aurrean. 19:30ean hasiko da Donostiako taldearen emanaldia.

Physis Versus Nomos taldeak kontzertua eskainiko du gaur, 19:30etik aurrera, Inpernupe aurrean. Donostiako taldeak doinu lasaiak eta melodikoak lantzen ditu, eta ahotsaz gain, gitarra saxofoia, baxua eta bateria baliatzen ditu horretarako.

2010ean sortu zuten Physis Versus Nomos, eta hainbat lan kaleratu dituzte geroztik. Burdin gozoa eta arrabioa du izena kaleratu duten azken diskoak.

Inpernupe kultur elkarteak antolatutako kontzertua hasi aurretik, 19:00etatik aurrera, Inpernupe kultur elkartearen 40. urteurreneko kamisetak banatuko dituzte. Berdin egingo dute bihar ere, 19:00etatik 21:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide