Gaur goizean iritsi dira Zumaiara irakaskuntza publikoko irakasle jubilatuen Adostuz elkarteak antolatutako bizikleta martxan parte hartzen diren lagunak. 2012az geroztik Eusko Jaurlaritzak irakasleei ez die ordaintzen lan hitzarmenean ezarrita dagoen jubilazio aurreratuari dagokion kalte ordaina, eta hain zuzen ere, elkarteko kideak ordainketa hori gauzatzeko aldarria ari dira zabaltzen Euskal Herrian barrena.
Joan zen igandean hasi zuten bizikleta martxa Gasteizen, eta Donostiara iristeko erronka dute gaur, ibilbideko bosgarren etapan. Azpeititik abiatu dira goizean goiz, eta 11:30ak aldera iritsi dira Zumaiara. Martxa igandean bukatuko dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean.
Adostuz elkarteak 4.545 irakasle jubilatu batu ditu aldarrikapen beraren bueltan, eta horixe lau haizetara zabaltzea dute orain xede.