Udaltzainak kontratatzeko prozesuaren baitako lanpostuen esleipenak argitaratu dituzte

Maddi Txintxurreta

Zumaiako Udaltzaingoaren egoitza.

Urriaren 1era artean, hautagaiek prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko epea izango dute. 

Hainbat udaltzain lanpostu behin-betiko izaeraz kontratatzeko hautaketa prozesua martxan dago Zumaian, Azpeitian eta Getarian, eta dagoeneko ikusgai dira behin-betiko puntuazioak eta lanpostuen esleipenak. Esteka honetan kontsulta daitezke Zumaiari dagokion zerrenda. Urriaren 1era bitartean, hautagaiek dagokien erakundean prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko epea izango dute.

Deialdia bateratua da, eta elkarrekin ari dira Zumaiako Udala, Azpeitiko Udala eta Getariako Udala. Horiek jakinarazi dutenak, deialdi honetan esleituko diren plazak ez dira berriak izango, aitzitik, lehendik existitzen diren plazak behin betiko izaeraz beteko dituzte. Nabarmendu dutenez, aipatutako herrietako "udaltzaingoen jarraikotasuna eta gertutasuna bermatzeko" helburuz egin dute deialdia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide