Ostegunera arte luzatu dute pintura ikastaroetan izena emateko epea

Maddi Txintxurreta

Zumaiako Udalak ostegunera arte luzatu ditu haurrei nahiz helduei zuzendutako pintura ikastaroetako izen emateak.

Ostegunera arte luzatu du Zumaiako Udalak Foronda kultur etxean eskaintzen dituen pintura ikastaroetan izena emateko epea. Gaurko ezarri zuen izen emateen azken eguna, baina haurrei zein helduei zuzendutako pintura ikastaroak indartu nahi dituela adierazi du udalak, eta horregatik erabaki du izen emate epea luzatzea.

Interesdunek izena online eman beharko dute, www.zumaia.eus webgunean. Urriaren 1ean hasiko dira ikastaroak, eta 2027ko maiatzaren 31 arte egongo dira martxan.

Informazio gehiagorako, Alondegia kultur etxera jo dezakete herritarrek, goizeko 09:30etik 14:00etara bitartean (943-86 10 56 / alondegia@zumaia.eus).

Honakoak dira udaleko Kultur sailak eskaintzen dituen pintura ikastaroetako ezaugarriak:

Oinarrizko pintura haurrentzat (LH3-DBH4)

  • Talde bat.
  • Astelehena eta asteazkena, 18:30etik 20:00etara.
  • Prezioa: 229,50 euro.

Pintura

  • Bi talde. 
  • Astelehena eta asteazkena, 18:30etik 20:00etara.
  • Asteartea eta osteguna, 15:00etik 16:30etara.
  • Prezioa: 229,50 euro.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide