'Cronos' eta 'Jumbo' filmak emango dituzte asteburuan Aita Marin

Onintza Lete Arrieta

Bihartik astelehenera bitartean emango dute Fernando González Molina zuzendariaren lana. Haurrek, berriz, animaziozko filmaz gozatzeko aukera izango dute igandean.

Bi pelikula ikusteko aukera izango da asteburu honetan ere Aita Mari aretoan, helduentzat eta haurrentzat bana. Bihartik astelehenera bitartean, 19:30ean, Cronos emango dute, eta igandean, 17:00etan, Jumbo. Sarrerak aurrez erosteko aukera izango da sarrerakzumaia.eus webgunean.

Film espainiarra da Cronos, eta Fernando González Molinak zuzendu du. Inplikatuen benetako testigantzetan oinarrituta, Cronos operazioaren nondik norakoak kontatzen ditu filmak. 2017ko abuztuaren 17an aktibatu zuten operazioa, Bartzelonan, Rambletako ekintza terroristaren aurkako erreakzio gisa. "Nahasmenduz, tentsioz, minez, frustrazioz, amorruz eta konfrontazio politikoz betetako lau egun amaigabe izan ziren, eta azken terrorista iheslariaren abaildurarekin eta irekita utzitako zauri askorekin amaitu ziren".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide