Palentziara irteera antolatu du Indamendik urriaren 9tik 12ra

Maddi Txintxurreta

Peña Prieta mendia, Palentzian. (Wikimedia)

Palentzia ezagutzeko irteera antolatu Indamendi mendi bazkunak urrirako. Hilaren 9aan, ostiralez, aterako dira Zumaiatik, eta astelehenean itzuliko dira.

Palentziako Peña Prieta, Curavacas, Pico de Tres Mares eta Cuchillon gailurrak ezagutzeko aukera izango dute mendizaleek Indamendiren eskutik. Urriaren 9tik 12ra antolatu du astebu luzeko irteera, eta interesa dutenek dagoeneko izena eman dezakete.

Urriaren 9an, ostirala, 18:00etan irtengo dira autobusez Kantauri plazako geralekutik, eta, ohi bezala, aurretik abisatuz gero, Arroabean eta bertako bidesarian geldialdia egingo du autobusak. Palentziako Cervera de Pisuerga herrira joango dira; han egingo dituzte hiru gauak.

Larunbatean, urriaren 10ean, Peña Prieta (2.539 metro) igoko dute. Ibilaldia San Glorio portuan hasiko dute, eta Cardaño de Arriban amaituko dugu. Ibilaldiak guztira 17,8 kilometro, 1.260 metroko desnibel positiboa eta 1.440 metroko desnibel negatiboa izango ditu. Hala ere, hala nahi dutenek ibilbide errazagoa egiteko aukera izango dute, 15,9 kilometro, 960 metroko desnibel positiboa eta 1.140 metroko desnibel negatiboa duena.

Igandean, Curavacas (2.524 metro) tontorra egingo dute. Vidriedos herrian hasiko dira oinez,  eta 10,8 kilometro (1.180 metroko desnibel positiboarekin eta 1.180 metroko desnibel negatiboarekin) egin ostean, hasitako leku berdinera iritsiko dira.

Astelehenean, Pico de Tres Mares (2.171 metro) eta Cuchillon edo Peña del Pando (2.174 metro) igoko dituzte. Ibilaldia Piedrasluengas portuan hasiko dute, eta Alto Campo eski estazioan bukatuko dute. Guztira, 12,2 kilometro, 1.000 metroko desnibel positiboa eta 750 metroko desnibel negatiboa ditu ibilbide horrek, baina bide errazagoa egiteko aukera ere izango da: 10,7 kilometro, 770 metroko desnibel positiboa eta 490 metroko desnibel negatiboa dtuena.

Indamendiren irteerara batu nahi dutenek dagoeneko izena emateko aukera dute. Bazkide diren helduek 255 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez direnek 300 euro. Adin txikikoen kostua, berriz, 200 eurokoa izango da.

Izena emateko, diru sarrera egin behar da ondoko kontuan: ES27 3035 0037 44 0370007083 (Laboral Kutxa). Irteeran parte hartzeko beharrezkoa izango da mendian federatua egotea edo aseguru pribaturen bat izatea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide