Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Kantabriarako egun pasa antolatu du urriaren 24rako. Castro Urdialesen egingo dute lehenengo geldialdia, eta Islaresen bazkalduko dute. Zumaiara itzuli aurretik, halaber, Laredo ezagutuko dute.
Bidaian parte hartzeko gogoa duten Beheko Plazako bazkideek bihartik aurrera izango dute izena emateko aukera, elkarteak Hogarrean duen bulegoan, 11:00etatik 12:00etara bitartean. Bidaiaren inguruko xehetasunak Hogarreko sarreran dagoen iragarki taulan aurkituko dituzte interesdunek.