Urritik abendura bitartean, igande goizetan, gorputza lantzeko ariketa desberdinak egiten ikasteko saioak eskainiko ditu Astinduk.
"Dantzatzeko gorputza zaintzea beharrezkoa delako, indarra eta mugikortasuna lantzea oinarrizkoa da", azaldu du herriko dantzariak biltzen dituen elkarteak.
Barre ikastaroa urritik abendura eskainiko dute, igande goizetan, Komentuko dantza gelan. Bi txanda izango dira: 10:30etik 11:30era bata, eta 11:45etik 12:45era bestea.
Saio horietan parte hartzeko interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute. Horretarako bi modu egongo dira: astindu.zde@gmail.com helbidera idatzita, edo 623 22 86 65 telefono zenbakira WhatsAppeko mezu bat bidalita. Ikastarorako izena emateak 50 euroko kostua izango du, eta lekuak mugatuak direla azaldu dute antolatzaileek.