Mendiko eskiari eskainitako sail bat martxan jartzeko laguntza eskatu du Indamendik

Maddi Txintxurreta

Lagun talde bat eskiatzen.

Mendiko eskiari buruzko egitasmo bat martxan jartzeko asmoa du Indamendi mendi bazkunak, eta herritarren beharrak eta nahiak jakin ahal izateko galdetegi bat zabaldu du.

Indamendi mendi bazkunak mendiko eskiari eskainitako jarduerak jarri nahi ditu martxan, eta laguntza eskatu die herritarrei. Zehazki, esteka honetan aurki daitekeen galdetegia betetzeko eskatu du, kirol horren inguruan herritarrek dituzten nahiak eta beharrak ezagutu ahal izateko.

Zumaiako bazkunak azaldu duenez, mendiko eskia praktikatzen duen jendea elkartzea nahi du, horien guziten ideiak jasotzeko eta kirol horri lotutako egitasmoak antolatu ahal izateko. Irteerak eta ikastaroak sustatu nahiko lituzke Indamendik, eta mendiko eskia praktikatzeko zailtasunak dituzten herritarrei aukerak erraztu. 

Galdetegiaren bidez, zumaiarrek iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide