Zumaiako Gazte Asanbladak udan egindako zozketaren zenbaki irabazlea ezagutarazi dute

Maddi Txintxurreta

0119 zenbakidun txartelak irabazi du askotariko jostailu erotikoek osatzen duten saria.

Zumaiako Gazte Asanbladak udan egin zuen zozketako zenbaki irabazlea zein den jakinarazi du. 0119 zenbakidun txartelaren jabeak jasoko du askotariko jostailu erotikoek osatzen duten saria. Irabazlerik azalduko ez balitz, ordezko bi zenbaki saridunak zeintzuk diren ere jakinarazi dute: 0396 eta 0183.

Txartel sariduna duen herritarra zumaiakogazteasanblada@gmail.com helbidera idatzita jar daiteke kontaktuan antolatzaileekin, eta haiek emango dizkiote saria jasotzeko argibideak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide