Xabier Kalparsoro 'Anuk'-en egia aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute bihar labarretan

Maddi Txintxurreta

Hainbat lagun, 2022an Xabier Kalparsoro oroitzeko egin zuten ekitaldian. (Maria Maya Manterola)

1993ko irailaren 26an hil zen Xabier Kalparsoro 'Anuk' Basurtoko ospitalean, eta gaur arte argitu gabe daude haren heriotzaren inguruabarrak. Beste urte batez, gertatutakoa argitu dadila aldarrikatuko dute bihar labarretan. 

Bihar 33 urte beteko dira Xabier Kalparsoro 'Anuk' (Zumaia, 1966) hil zenetik. Bertsio ofizialaren arabera, zumaiarra Espainiako Polizia Nazionalak Indautxun (Bilbo) zuen komisariako leihotik erori zen, eta bi egunen buruan hil zen, Basurtoko ospitalean hil zen bi egunen buruan. Alta, haren heriotzak galderez eta zalantzaz josita jarraitzen du, horregatik, Anuki gertatutakoaren inguruko egia osoa jakiteko eskubidea aldarrikatu dute bihar.

Ohi bezala, labarretan egingo dute oroimen ekitaldia, Anuken omenezko oroitarriaren parean, 12:00etan hasita. Eguraldi txarra eginez gero, Ardantzabidera lekualdatuko dute ekitaldia. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide