Asteazkenera arte eska daitezke alokairurako dirulaguntzak

Maddi Txintxurreta

Odietako etxebizitzak. (Juan Luis Romatet)

Hilabetero 150 eurora arteko laguntza jaso ahal izango dute eskatzaileek, zenbait baldintza betetzen badituzte. Asteazkena, hilak 30, da laguntza eskatzeko azken eguna.

Etxebizitzen alokairura bideratutako dirulaguntzak banatuko ditu beste urte batez Zumaiako Udalak. Asteazkenera bitartean egin daiteke eskaera, eta baldintzak betetzen dituztenek 150 eurora arteko laguntza jaso ahal izango dute hilabetero. 

18 eta 35 urte bitarteko zumaiarrek hemen egin ahal izango dituzte eskaerak telematikoki; 36 urtetik gorakoek, berriz, hemen.

Ohi bezala, aurtengoan ere zenbait baldintza bete beharko dituzte eskatzaileek laguntza jasotzeko. Horien artean dira gehienezko diru sarreren mugak –28.000 euro haztatu urtean eskatzaile bakarra bada, 38.000 bizikidetza-unitateetan–. 

Eskaera egiteko, esteka honetako orria bete eta udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edota telematikoki aurkeztu behar da. Zumaiako Udalaren webgunean eskuratu daiteke deialdiaren inguruko informazio gehiago, eta zalantzak argitzeko, herritarrak Etxebizitza bulegoarekin jar daitezke harremanetan, 943 86 50 25 telefonora deituta edo etxebizitzabulegoa@zumaia.eus mezua bidalita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide