'La bola negra' eta 'Toy Story 5' filmak emango dituzte asteburuan Aita Marin

Maddi Txintxurreta

La bola negra filma ikusi ahal izango da gaurtik astelehenera bitartean Aita Mari aretoan. Haurrek, berriz, Toy Story 5 filmaz gozatzeko aukera izango dute igandean.

Asteburu honetan ere izango da zer ikusi Aita Mari aretoan. Batetik, La bola negra botako dute gaurtik astelehenera bitartean, egunero, 19:30ean, eta haurrei zuzendutako Toy Story 5 pelikula berriz, igande gauean botako dute, 17:00etan. berriz, 21:00etan hasita. Sarrerak aurrez erosteko aukera izango da sarrerakzumaia.eus webgunean.

Javier Ambrossik eta Javier Calvok zuzendutako darama generoko filma da La bola negra, eta honakoa da lanaren sinopsia: "Hiru gizonen bizitza interkonektatuak hiru garaitan. Sexualitateak eta desioak, minak eta herentziak estuki lotutako hiru existentzia; eta Federico Garcia Lorcaren azkenetako lan amaitu gabea".

Bestalde, Ilumination ekoiztetxeak Toy Story filmaren bosgarren atala kaleratu du. Jostailuak bueltan dira, eta, oraingoan, Buzz Lightyear, Woody, Jessie eta gainerako taldekideek erronka berri bati egin behar diote aurre Lilypad ezagutzen dutenean. Bonnierentzat onena denari buruzko ideia disruptiboak dituen tableta berri bat da. Gauza bera izango da jolasteko ordua?

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide