Beste urte batez, Zumaiako Itzurun Surf Elkarteak (Ziske) herri mailako surf eta bodyboard txapelketa antolatu du asteburu honetarako. Kategoria desberdinetako probak jokatuko dituzte, 09:00etatik aurrera, Itzurun hondartzan.
Hala, herriko surflarien eta bodyboard zaleen eszenatoki bilakatuko da bihar eta etzi Itzurun hondartza, eta honako diziplinatan eta kategoriatan lehiatuko dira parte hartzaileak: surf eta bodyboard open, surf eta bodyboard master, 18 urtez azpikoen surf eta bodyboard txapelketa eta longboard txapelketa.
Interesdunek gaur iluntzera arte izena emateko aukera izango dute, Spot surf dendan.