320 egun beteko dira bihar San Juan egoitzako langileek greba mugagabeari ekin ziotenetik, eta, gaur-gaurkoz, borrokan jarraitzen dute. Bertako beharginak prekarietatea eta soldata arrakala ezabatuko dituen hitzarmen berri bat eskatzen dute, eta haien aldarriek kaleak hartu dituzte gaur arratsaldean: deialdira batu diren dozenaka erabiltzaileren zein herritarren babesarekin, manifestazioa egin dute Zumaiako kaleetan barrena.
Patronalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenik ez dutela jaso salatu dute grebalariek, eta negoziazio mahaia blokeatuta dagoela diote. Egoera aldatu ezean, greban jarraitzeko asmoa erakutsi dute.
(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)