Urteetan eraikitakoa ospatzeko jaia

Intza Trula

Zumaiako Emakumeon Etxeak bost urte bete ditu, eta urtemuga ospatu zuen atzo herritarrekin. Mural berriaren inaugurazioa, poema irakurketa, kontzertua, mokadutxoa eta giro ona izan zituzten arratsaldean zehar.

Bost urte bete dira Zumaiako Emakumeon Etxeak Ardantzabiden ateak zabaldu zituenetik. Bost urte herriko emakumeen zein gainerako disidenteen aterpe izaten, baita gai ezberdinen inguruko hitzaldiak, tailerrak eta solasaldiak antolatzen ere. Atzo, urtemuga festa giroan ospatu nahi izan zuten.

19:00ak pasatxo zirela ekin zioten lehen ekitaldiari: Irene Iruretak sortutako Unibertso bat gara murala inauguratuz, alegia. Jendetza batu zen Martxoaren 8a plazan, eta Iruretak muralaren oinarrizko ideia, mezua eta bestelako xehetasunak azaldu zituen haien guztien aurrean. Jarraian, Sara Uribe-Etxeberriak urteurrenaren harira idatzitako poema errezitatu zuen. Urteurren festa amaitzeko, Olaia Inziarte igo zen Emakumearen Etxearen aurrean prestatutako oholtzara. Gema Ines Murillorekin batera girotu zuen arratsaldean. Amaitzean, mokadutxoaz gozatzeko aukera ere izan zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide